Urkulluk irailaren 17rako deitu du Labi batzordera

Gaur zortzi zehaztuko dute izurriaren kontrako neurrietan arintzerik ezarriko ote den Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Labi batzordea pandemiaren bilakaera aztertzeko bilera batean, Gasteizen. ENDIKA PORTILLO, FOKU
Uxue Rey Gorraiz.
2021eko irailaren 10a
11:03
Entzun

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan pandemia kontrolatze aldera neurri murriztaileak ezartzen dituen Labi batzordea hemendik astebetera bilduko da egoera aztertu eta indarrean izanen diren arauak zehazteko. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, irailaren 17an bilduko da batzordea, 09:00 aldera, eta prentsaurrekoa eginen dute haren ondotik.

Aldaketarik izan ezean, litekeena da gaur egun ezarriak diren mugak leuntzea. Izan ere, azken egunotan baikortasunez mintzatu dira Jaurlaritzako zenbait ahots. Adibidez, izurritearen joerak hobera egin duela azpimarratu zuen atzo Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak. Aurreikuspenak ere egin zituen, nolabait: «Bizimodua irekiagoa izan daiteke bi edo hiru aste barru».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.