politika

Urkulluk PSE-EEri leporatu dio legealdi osoan ez duela "proiektu bakar bat ere" abiatu

EAJko EBBko presidenteak uste du EAEko legealdia "zabor minutuetan" dagoela, eta Jaurlaritzari gogorarazi dio bera dela agindu behar duena. Bere blogean artikulu bat argitaratu du gaur.

2012ko maiatzaren 1a
18:15
Entzun

Iñigo Urkullu EAJko EBBko presidenteak gaur PSE-EEren gobernuari leporatu dio legealdia hasi zuenetik ez duela "proiektu bakar bat ere" martxan jarri, eta "besteei galdetzeari" uzteko deia egin dio. Urkulluk bere blogean argitaratu duen artikuluan gogorarazi du Eusko Jaurlaritza dela "agindu" behar duena, "Euskadi atzeratze egoeratik ateratzeko". Atzo Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak erreforma fiskala zehazteko bilkura monografikoa eskatu ondoren argitaratu ditu adierazpenok.

Urkulluk azaldu du larunbatean hiru urte beteko direla Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakari hautatu zutenetik, eta haren arabera, "orain dela hilabete batzuk [EAEko] legealdia zabor minutuetan dago".  Andoni Ortuzar EAJko Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Urkulluren adierazpenen ildotik jo zuen duela egun batzuk.

"Jokoan dagoena gure autogobernuaren garapena da, eta ongizatearen gizartearena", adierazi du Urkulluk. Haren arabera, Jaurlaritza ez da "jokatzeko gai", eta "ikuskizun penagarria" eskaintzen ari da haren kide den EAEko PPrekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.