Urkulluk Raxoiri espetxe politika «malguagoa» ezartzeko eskatuko dio
Urtarrilean bilduko da Espainiako hurrengo presidentearekin, eta autogobernua egokitzea galdegingo du
Oraindik data zehatzik ez dago, baina Iñigo Urkullu EAJko Euzkadi Buru Batzarreko presidentea Mariano Raxoi Espainiako hurrengo gobernuburuarekin bilduko da urtarrilean. Ser irrati kateari azaldu dio EAEko autogobernua egokitzea eta krisitik ateratzeko «ahalik eta gehien hitzartutako irtenbidea» bilatzea eskatuko diola Raxoiri. Gainera, espetxe politika malguagoa eskatuko du, besteak beste, Parot doktrina indargabetuz eta presoak Euskal Herrira gerturatuz. Urkulluk espero du PPren gehiengo absolutuak balioko duela haren diskurtsoa egokitzeko, eta Amaiurrek zein UPDk talde parlamentarioa izatearen alde azaldu da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu