EAE-ko aurrekontuak

Urkulluk uste du aurrekontuen inguruan gutxieneko akordio bat adostu ahal izango duela

Ohartarazi du ez duela zorpetze handiagoa onartuko, ezta gastua inbertsioak ez diren beste atal batera bideratzea onartuko ere.

2013ko apirilaren 12a
14:20
Entzun

Eusko Jaurlaritzaren kontrol saioan jardun da Urkullu, Antonio Basagoiti PPko parlamentariaren galdera bati erantzunez. "Ezin dugu gastatu daukaguna baino gehiago", adierazi du. Basagoitik lidergo falta sumatzen duela esan dio, eta lehendakari karguak "maila politiko handiagoa" eskatzen duela.

Aste honetan EH Bilduk eta PSE-EEk iragarri dute ez dutela babestuko EAJren aurrekontu proiektua, eta osoko zuzenketak aurkeztuko dituztela. Urkullu, gaur, prest agertu da 9.316 milioi euroen banaketa aztertzeko, baina "errealistak" izateko eskatu die. 

Hala eta guztiz ere, gutxieneko akordio bat adosteko aukera izango dela uste du. Basagoitiri esan dio ez diezaiola soilik gobernuari begiratu, baizik eta herriari baizik: "Besteok horrela egin dugu azken hiru urteetan, erakundeetan aurrekontuak oztopatu nahi izan direnean". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.