Urkulluk uste du sekula ez duela «ihes egin balizko akatsetatik»

Joaquin Beltran desagertuaren familiak kaleratutako agiria irakurri ostean, Jaurlaritzako lehendakariak sarrera bat egin du Facebook-en.

2020ko martxoaren 4a
18:05
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Facebook-eko kontuan idatzitako gutun batean adierazi du Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko auzian «une batean ere» ez duela «ihes egin sortutako gertakari baten aurrean eta haren kudeaketan egindako balizko akatsetatik», eta gaineratu du «erakundeetako ordezkari guztien konpromisoa» desagertuta dauden bi pertsonak aurkitzea dela: Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran. «Nahiago nuke lehenbailehen balitz!». Hain zuzen ere, Beltranen familiak kaleratutako agiria irakurri ostean egin du Urkulluk bere artikulua.

Lehendakariak aitortu du bi haien desagerpenak «mina» eragiten duela senideengan eta hurbilekoengan, eta esan du min hori bere egiten duela. «Lehentasuna» Sololuze eta Beltran aurkitzeko lan egiten jarraitzea dela dio, eta horretarako baliabide guztiak ari direla erabiltzen instituzioak. Xede horrekin lanean dabiltzanen «borondatea, ahalegina eta irmotasuna» nabarmendu ditu. Herritarren segurtasuna zainduko dutela ere azaldu du, baita haiei ahal den eragin txikiena egin nahi dietela ere.

Hala, esker ona agertu die istripua gertatu denetik pasatu den hilabete honetan berak zuzendutako Erakundearteko Mahaiak finkatutako lehentasunen ondorioz «lehen egunetik lanean ari diren ehunka pertsona eta enpresei». Urkulluren arabera, daukaten onena eman dute lurra irristatzeko arriskuak murrizteko, suaren aurka borrokatzeko, airea, ura eta elikagaien kalitatea kontrolatzeko, «pertsonen osasuna zainduz».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.