Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan lau urteko epea ezarri du BBBko presidenteak bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko. "Aukeren garaia da, Euskadi ezin baita izan arrazoi politikoekin justifikatutako indarkeriak baldintzatuko Europako azken eremua", erantsi du.
Baketze eta normalizazio prozesu horretan Euskal Herriaren nortasun propioa eta erabakitzeko eskubidea onartzea jeltzaleentzat "oinarrizkoa" dela azpimarratu du. "Oinarrizkoa da Euskal Herriak nortasun propioa duela onartzea; halaber, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duela onestea, eta, beraz, galdetua izateko eskubidea duela", agertu du.
Politika
Urkulluren arabera, EAJrentzat baketze prozesuan oinarrizkoa da Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela onartzea
Iñigo Urkullu EAJren BBB Bizkai Buru Batzarreko presidenteak azaldu duenez, jeltzaleek datozen lau urteetan finkatu dute bakea eta normalizazio politikoa erdiesteko epea. Prozesu horretan Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea duela onartzea EAJrentzat oinarrizkoa dela nabarmendu du Urkulluk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu