Batik bat, ezker abertzaleari mintzatu zaio Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria jardunaldien itxiera ekitaldian. Izan ere, esan du ETAren indarkeriak eragindako minak "berariazko balorazioa" eskatzen duela. Autokritikaren balioak jardunaldiak ixteko hitzaldian egin ditu adierazpen horiek.
Lehendakaria "atsekabetuta" agertu da, ez dagoelako adostasunik ETAren hilketen injustizia aitortzerako gaian. GALen nahiz polizia gehiegikeriaren injustiziaren aitortzan, berriz, adostasuna badagoela dio. Iragana argitzeko konpromiso partekatua hartzea beharrezko deritzo.
Konpromiso hori hartzeko lau printzipio aipatu du: ETAren edozein legitimazio ukatzea, giza eskubideen urraketarik ez onartzea, edozein indarkeriaren justifikaziorik ez egitea eta biktimen arteko diskriminazioa saihestea.