Urnietako EAJ, Bildu eta PSE bat eginik, bosgarren edukiontziaren alde egiteko

Hondakin organiko gehiago birziklatzea nahi dute; Astigarragan eta Lezon, atez atekoa jartzeko lanean ari dira

Erredakzioa
Donostia
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
Materia organiko gehiago birziklatzea nahi dute Urnietako(Gipuzkoa) EAJk, Bilduk eta PSE-EEk. Bat egin dute hiru alderdi horiek, Urnietarrok birziklapenaren alde kanpainan. Gaur emango dituzte kanpainaren xehetasunak, baina jadanik jakinarazi dute herrian bosgarren edukiontzia jarriko dutela, hondakin organikoak bereizita biltzeko.

Gipuzkoan hiru alderdi horiek hondakinen kudeaketaren inguruan gisa horretako akordio bat iritsi duten lehen aldia da. Mikel Pagola da Urnietako alkatea. Bost zinegotzi ditu EAJk, Bilduk adina, baina jeltzaleek 960 boto jaso zituzten iazko udal hauteskundeetan, eta Bilduk 934 eskuratu zituen. PSE-EEk, berriz, hiru zinegotzi ditu, eta 719 boto jaso zituen. Akordio horrekin, Urnieta «adostasunaren erreferentzia» izatea nahi dute .

Gipuzkoan atez atekoa jartzekotan dauden herriek lanean jarraitzen dute artean. Lezoko Udalak atzo aurkeztu zuen atez atekoa jartzeko parte hartze prozesua. Azaroaren 12an hasiko dira. Hondakinak biltzeko sistema hori ezartzeko, bi hilabeteko prozesua egingo dute; herritarrei informazioa emateko eta haien ekarpenak jasotzeko, hainbat bilera egingo dituzte. Astigarragan ere aurrera jarraitzen du udalak. Azaroan hasiko ditu bilerak herritarrekin, atez atekoa jartzeko. Oñatin, berriz, herenegun ireki zuten bulegoa, informazioa emateko bilketa sistema horri buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.