Suhiltzaileek emandako datuen arabera, Galiziatik Gipuzkoara herrilanetara etorrita zeuden istripua izan duten lau lagunak. Esan bezala, 25 urteko S.G.F. da hildakoa; zaurituak, berriz, 30 urteko J.E.S.D. A Coruñakoa, 42 urteko F.J.A.C eta 47 urteko R.H.B. dira, azken biak Santiagokoak. Donostia Ospitalean daude hirurak.
Goizeko zazpiak inguruan gertatu da ezbeharra, Gasteizerako noranzkoan. Gidaria ibilgailu barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileak eta osasun arloko langileak handik ateratzen saiatzen ari zirela hil da, goizeko zortziak baino lehen.
Errepideak
Urnietako istripuan hil den mutil gaztea galiziarra zen, eta herrilanetan zebilen Gipuzkoan
Istripu larria gertatu da Urnietan (Gipuzkoa) GI-131 errepidean: Citroen-C15 furgoneta bat errepidetik atera da, eta, ondorioz, barruan zihoazen lau lagunetatik bat (gidaria) hil egin da, eta beste hirurak zauritu dira. 25 urteko S.G.F. Santiagokoa (Galizia) da zendu den gizonezkoa. Herrilanetan zebilen Gipuzkoan. Zauritu diren beste hiru gizonezkoak ere galiziarrak dira, eta hildakoarekin batera lan egiten zuten. Donostia Ospitalean daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu