18:15 aldera jaso dute abisua larrialdi zerbitzuan. Senide bat urpean ibiltzera joan dela eta ez dela etxera bueltatu berri eman du pertsona batek. Larrialdiko taldeek bilaketak hasi dituzte Harribolak inguruan, Bermeon (Bizkaia). Ordubeteren buruan aurkitu dute urpekariaren gorpua.
Bermeoko portura eraman dute, eta autopsia egingo diote, zer gertatu zaion argitzeko.