Josu Uribetxeberria aske uzteko eskatu zuen Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak Azpeitian, eta nabarmendu zuen, legea betez, Uribetxeberriak aske egon beharko lukeela bere herrian, eta ez erietxean, preso. Azpeitiko udaletxearen inguruan egin zituen adierazpenok ahaldun nagusiak. Beste agintari batzuk ez bezala, Garitano ez zenLoiolako Basilikako mezan izan.Kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan, Espainiako Gobernuari urrats sendo eta zintzoak egiteko eskatu zion, urriaren 17an Aieteko Konferentzian eskatutakoak oroituz. Adierazpen hari urtebete betetzeko bi hilabete falta zaizkion honetan, Espainiako Gobernuaren «immobilismoa» salatu zuen: «Ikusten dugu une honetan ETAk eman dituela aurrerapauso horiek, eta borroka armatuarekin amaitu duela. Baina, zoritxarrez, Espainiako Gobernua immobilismoan iltzatuta dago, ez du urratsik egin».
Isabel Zelaak, berriz, bizikidetzarako bidean iraganean eragindako mina aitortu eta onartzea nahitaezkoa dela adierazi zuen, Loiolako Basilikan, Jose Ignacio Munillak zuzendutako meza nagusiaren ondoren. Josu Uribetxeberria Euskal Herrira hurbildu dutela eta, esan zuen Etxerat-ek «eskaera horixe» egin diola eta «errespetuz» jaso duela. Segidan, Loiolan bertan ETAk hil zuen Inaxio Uria gogora ekarriz, hilketa horri buruz ere hitzen bat entzutea gustatuko litzaiokeela adierazi zuen. Barkamenaren ideia aipatuz, kategoria politiko bat ez den arren, etikoki beharrezkoa dela esan zuen: «Pauso handiak emango genituzke eragindako mina aitortu eta onartuko balitz. Pauso handiak, bizikidetzarantz».
Urrats sendo eta zintzoak egiteko eskatu dio Garitanok Madrili
Isabel Zelaa lehendakariordeak uste du «mesedegarria» litzatekeela onartzea eragindako mina
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu