PATXI LOPEZ
Eusko Jaurlaritzako lehendakaria
«Azken pausora iristeko, mundu guztiak ardurazjokatu beharko du»
Ekinen desegitea indarkeriaren aroaren amaierarako bidean «pauso bat gehiago» dela esan du Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakariak: «behin betiko pausoa», baina, «ETAren desegitea» izango dela nabarmendu du. Nolanahi ere, orain arte egindako urratsak «sendotu» eta urrats berriak egitera deitu du Lopezek. «Azken pausora iristeko, mundu guztiak arduraz jokatu beharko du. Guk geurea onartu dugu», adierazi du, ostegunean Eusko Legebiltzarrean espetxe politika aldatzearen alde aurkeztu zuen proposamenari erreferentzia eginez. Azaroaren 20ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeak prestatzeko PSOEko buruzagiakMadrilen egiten ari diren Konferentzia Politikoan esan ditu hitzok Lopezek. PSE-EEko idazkari nagusiaren arabera, «itxaropen agertoki honetan» albiste positiboa da Ekinek desegitea erabaki izana, «elkarbizitza, bake eta askatasun ziklo bat zabaltzen» duelako.
EZKER ABERTZALEA
«Euskal Herrian irekiriko fase politiko berriarekiko erabaki koherentea dela deritzogu»
Ezker abertzalearen arabera, «Euskal Herrian irekiriko fase politiko berriarekiko erabaki koherentea» da Ekinek hartu duena. Aldez aurretik «errespetua» adierazi dio erabakiari, eta txalotu egin du ondoren, bai erabakia bera «bai abian den prozesu politikoan ekarpena egiten jarraitzeko bere militantziari egindako deialdia». Ekineko kideek «Euskal Herriaren nazio eraikuntzaren arloan eginiko ekarpen eta lan eskerga handia» nabarmendu du ezker abertzaleak, komunikabideei igorritako ohar batean.
ANTONIO CAMACHO
Espainiako Gobernuko Barne ministroa
«ETA bere amaieraonartzen ari da;desegitea geldiezina da»
Antonio Camacho Espainiako Gobernuko Barne ministroaren arabera, «inoiz baino gertuago» dago ETAren amaiera. «ETA bere amaiera onartzen hasi da; desegitea geldiezina da», adierazi du Madrilen, Poliziaren Egunaren ekitaldi nagusian. «Desegite prozesu geldiezin batean sartuta dagoen talde terrorista baten ibilbidearen azken pausoak ikusten ari gara. Dagoeneko onartzen hasi da indarkeria erabilita ez dela gai izango herri honen bizimodua baldintzatzeko». Camachoren iritziz, «terrorismoaren aurkako borrokak laguntzen dio gehien elkarbizitzari, «eta Poliziak ondo daki hori», gaineratu du. «[Polizien] sakrifizioak bakearen, askatasunaren eta demokraziaren garaipena ekarriko du», nabarmendu du Espainiako Gobernuko Barne ministroak.
RODOLFO ARES
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua
«Ekinen erabakiak agerian uzten du mundu erradikala ETArekin apurtzen ari dela»
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuaren arabera, Ekinen erabakiak agerian uzten du «abertzale erradikalen mundua ETArekin apurtzen» ari dela. «Albiste ona da, baina gauza bat falta da: kolektibo guztiak ETAri eskatu behar dio desegiteko». «Hori da benetan garrantziaduen agiria», gaineratu du Herrizaingo sailburuak Ser irratian eginiko elkarrizketa batean. Aresek adierazi duenez,ETA «garaitua» dago. «Geroz eta ahulago dago erakunde terrorista, baina behin betiko desager dadin lan egin behar dugu oraindik», zehaztu du. Patxi Lopezen proposamenaren inguruan, berriz, Aresek esan du indarkeria aroaren amaiera «bizkortzeko» balio izango duela.
JOSE BLANCO
Espainiako Gobernuko bozeramailea
«ETAren desagerpena lortzeko pauso bat gehiago da, baina argi dago ez dela azkena»
Jose Blanco Espainiako Gobernuko bozeramaileak esan du «ETAren desagerpena lortzeko pauso bat gehiago» dela Ekinen erabakia. «Hala ere, gizarte guztiak espero duena eta denok nahi duguna da indarkeriaren amaieraren agiria, ETAren amaieraren iragarpena, alegia», adierazi du.
MARTIN GARITANO
Gipuzkoako diputatu nagusia
«Ekinek bezala, eragile guztiek egin behar dute aro berrian kokatzeko hausnarketa»
Ekinek «aro berrian kokatzeko» egin duen hausnarketa txalotu du Martin Garitanok. Gipuzkoako diputatu nagusiak nabarmendu duenez, aro politiko berri batean dago Euskal Herria, eta agente politiko guztiek egokitu behar dute egoera berri horretara. «Positiboa da Ekinek egin duen bezala aro berrian kokatzeko hausnarketa egitea eragile guztiek». «Aspalditik dio Bilduk aro baten aldaketan gaudela, aro politiko berri batean, eta agente ezberdin guztiek egoera berri honetara birmoldatu behar dute», gaineratu du Gipuzkoako diputatu nagusiak.
RICARDO GATZAGAETXEBERRIA
EAJko legebiltzarkidea
«Hau guztia finkatzea falta da, ETAren su-etena behin betikoa bilaka dadin»
Ekinen erabakia «bide onean emaniko pauso bat gehiago» dela adierazi du Ricardo Gatzagaetxebarria EAJko legebiltzarkideak. «Hau guztia finkatzea falta da, ETAren alde bakarreko su-eten iraunkorra behin betikoa bilaka dadin», nabarmendu du legebiltzarkide jeltzaleak Radio Euskadin egindako mahai inguru batean.
CARLOS GARCIA ADANERO
UPNko idazkari nagusia
«ETA desagertzeaespero dugu guk; beste guztia keinu hutsak baino ez dira»
Carlos Garcia Adanero UPNko idazkari nagusiaren arabera, «hutsala» da Ekinen erabakia. «ETAren desagerpena espero dugu guk; beste guztia keinu hutsak baino ez dira». Erakunde armatuaren balizko amaierari buruz, UPNko kideak adierazi du ETAko kideek «damua agertzea ezinbestekoa» dela. «ETAren amaiera ezin da berdinketan amaitu».
ANTONIO DANBORENEA
Bizkaiko PPren presidentea
«Ezker abertzalearen hauteskunde kanpainarekin bat dator erabakia»
Ekinen desegitea datozen hauteskundeetarako ezker abertzalearen «kanpainarekin» bat datorrela esan du Antonio Danborenea Bizkaiko PPren presidenteak. «Batzuk kanpainan dauden bezala eta presoen gaia ateratzen duten bezala, beste batzuk ere kanpainan daude», esan du Danboreneak, Patxi Lopezek presoak gerturatzearen alde eginiko adierazpenak gogora ekarriz.
«[Ezker abertzalean] inork ez du ETAren atentatu bat bera ere gaitzetsi. Horregatik, desegiteko eta armak uzteko eskatu dio ETAri. Beste guztia hitzak baino ez dira, guk ekintzak nahi ditugu», gaineratu du Danboreneak.
IKERNE BADIOLA
EAko Komunikazio idazkaria
«Ezker abertzaleak politikaren alde egindako apustuaren isla da erabakia»
Ekinen desegitea «ezker abertzale osoak bere helburu politikoak gauzatzeko bide politikoen alde egindako aldebakarreko apustu esklusibo eta zorrotzaren isla da»,Ikerne Badiola EAko Komunikazio idazkariaren arabera. Komunikabideei igorritako ohar batean adierazi du Ekinen erabakiak «baieztatzen» duela Euskal Herria aro politiko berri batean dagoela. «Aro horretan, independentziaren aldeko talde orok onartu egin du helburu nazionalen alde egiteko zilegitasuna bide politikoek bakarrik daukatela».
PATXI ZABALETA
Aralarren koordinatzaile nagusia
«Ekineko kide izateagatik zigortutakoen zigorrakberriz aztertu behar dira»
Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak «zalantzarik ez» du aurrerapausoa dela Ekinen erabakia, eta orain arte eman diren pausoak berresten dituela nabarmendu du. Era berean, Zabaletak adierazi du erabaki horren ondorioz Ekineko kide izategatik zigortutako guztien zigorrak berriro aztertu behar direla. «Ekineko kideek esan dute sortuko diren bide politikoetan eragin eta parte hartuko dutela. Zigorrek ez dute zentzurik».