04/08 sumarioko epaiketa

Urriaren 13an hasiko da ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketa

Urritik abendura bitartean egingo da epaiketa, Naiz-ek aurreratu duenez.

Epaiketa salatzeko Espainiako Auzitegi Nazionalean eginiko kontzentrazioa. Urtarrilaren 12an zen hastekoa epaiketa. J. DANAE / ARGAZKI PRESS
2015eko martxoaren 9a
08:38
Entzun

Bi bider atzeratu eta gero, jarri diote hasiera eguna 2007an Segurako polizia operazioan atxilotu zituzten ezker abertzaleko 35 kideren kontrako epaiketari: Naiz-ek aurreratu duenez, urriaren 13an hasiko da, eta abendura bitarte iraungo du 04/08 sumarioan auzipetutako lagunen kontrako epaiketak. Egun horren ingurumarian askatuko bide dituzte Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez, Bateregune auziagatik sei urteko kartzela zigorra jaso zutenak. 

Zenbait akusatuk Haize Ziluaga abokatuari uko egin ziotelako atzeratu zen azken aldiz epaiketa, joan den hilean. Hain zuzen, Ziluaga urtarrilaren 12an abokatuen kontrako operazioan atxilotu zuten. Orduan eten zen epaiketa lehen aldiz, hainbat akusaturen defentsa abokatuak atxilotu egin zituztelako epaiketa hasi baino ordu batzuk lehenago. 

Hasier Arraiz Sortuko lehendakaria ere auzi berean auzipetuta dago, baina, legebiltzarkidea denez, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaituko du. Fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu du haren kontra. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.