Politika

Urriaren 21ean Gazte Eguna ospatuko du Segik, Senperen

=iEuskal herrian aske bizi, ikasi eta lan=i goiburuarekin, Gazte Egun Nazionala antolatu du Segik urriaren 21erako. Senperen ospatuko dute. Izan ere, Segik uste du "Euskal Herriak behar duen independetzia" ez dela soilik "Estatu espainolaren zapalkuntzaren ondorioz ukatua", baizik eta Frantziak ere baduela ardura.S

2006ko irailaren 30a
17:02
Entzun
Azken hilabeteetan "gazte askez osaturiko herri aske baten aldeko aldarrikapena" zabaltzen aritu da Segi gazte erakundea, gaur Baionan adierazi dutenez. Euskal Herriak "independentzia behar du halabeharrez" Segiko gazteen ustez. "Hori izango baita errealki eta azken baten gazteon eta Euskal Herriaren eskubideak bermatuak izango direneko agertokia".

Espainiaren eta Frantziaren "zapalkuntzaren ondorioz" ukatu zaio Euskal Herriari burujabetasuna. "Independentziari ateak irekitzen" dabiltzala azaldu dute eta ziurtatu dute aurrerantzean ere horrela jarraituko dutela.

Bereziki Frantziak Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan "inposaketaren bidez" ezarri duen kolonizazio kulturala, politiko, ekonomikoa eta soziala salatu dute gaur Baionan. Izan ere, Segiren ustez, "herri baten biziraupenerako ezinbestekoak diren zutabe ezberdinak", hizkuntza, kultura, hezkuntza sistema, erakundeak eta abar "deusestatzeko lanetan aritu dira" Frantziako unean uneko Gobernuak.

Horiek guztiak kontuan hartuta dei berezia egin dute datorren urriaren 21ean Seperera hurbiltzeko. "Ahalik eta gazte gehien independentziaren aldarrikapenaren jiran elkartzea baita Estatu zapaltzaileei ere gure mezuak zein diren azaltzeko modurik garbiena".

Egitaraua:

-Eguerdian emango zaio hasiera Gazte Egunari, aperitif batekin.

-14:00etan bertso bazkaria izango da (6 euro).

-Bazkal ostean gazte olinpiadak

-Manifestazioa

-Kontzertuak (Aldez aurretik 12 euro/ 16 euro bertan): -Etsaiak

-Kuraia

-Kauta

-Zipotzeroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.