Urriaren 25a jai eguna izatea proposatu du PPk
GASTEIZ. Urriaren 25a, Gernikako Estatutuaren urteurren eguna, «Euskadiko jai egun ofiziala» izan dadin eskatuz, lege proposamena aurkeztu du PPk Eusko Legebiltzarrean. PPren arabera, «elkarbizitza demokratikorako oinarrizko hitzarmena» da Estatutua, «Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar guztiak batzen dituena». Aurten, 30 urte beteko dira Estatutua onartu zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu