Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ondorena

Urriaren 28rako eratuko dute Eusko Legebiltzarra

EAJko 28 ordezkariek ostegunean aurkeztuko dituzte hautetsi egiaztagiriak.

Eusko Legebiltzarreko aurreko legealdiko saio bat. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS
2016ko urriaren 11
15:34
Entzun

75 legebiltzarkideetatik gutxienez 25 akreditatuta egotea beharrezkoa da Eusko Legebiltzarreko araudiak aurreikusitako epeak martxan jartzeko. Astelehenean aurkeztu zituzten egiaztagiriak Elkarrekin Podemoseko 11 parlamentariek, eta beste horrenbeste egingo dute ostegunean EAJko 28ek. Hori horrela, 39 izango dira akreditatutakoak, eta martxan jarriko dira epeak.

Behin EAJkoek egiaztagiriak aurkeztuta, Bakartxo Tejeria Diputazio Iraunkorreko presidenteak deituko du Eusko Legebiltzarra eratzeko batzarrera; hamabost eguneko epean egin beharko dute bilkura hori, eta beraz, urriaren 28rako lanean ariko da parlamentua.

Lehen bilkura urriaren 20an edo 27an izan liteke, Eusko Legebiltzarrean ostegunetan izaten baitira osoko bilkurak. Aurrenekoan, mahaiko bost kideak eta mahaiko presidentea aukeratu beharko dute. EAJk azaldua du mahaian bi kide izateko asmoa, eta horrek kanpoan utziko luke PP.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.