Bergarako Aranzadi ikastolak antolatuko ditu datorren urteko kilometroak. Ikastolen jai handia urriaren 7an ospatuk dute, 'Argi daukagu' leloarekin. Biltzen duten dirua instalazioak berritzeko erabiliko dute.
Aranzadi ikastolak badu asmoa ikastolen jaia herriaren jaia bihurtzeko. Helburuen artean dituzte bi hauek: "Herriak eta herriarentzako elkarlanean garatutako proiektua izatea, egitarau zabal eta oparoa prestatuz", eta "Bergarako herria eta Aranzadi ikastolaren arteko elkarkidetza trinkotzea eta herriaren interes orokorren alde aritzea".
Helburu hori lortze aldera, irudia eta leloa aukeratzerakoan egin dute aurreneko ariketa. Izan ere, AZTk enpresak egin zizkien hiru aukeren artean erabakitzeko erreferenduma egin zuten. Jakinarazi dutenez, 517 botu lortu zituzten.
Logoa eta irudia aukeratzerakoan Elhuyar anaiak izan zituzten gogoan. Haiek Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteak deituta Bergarako Errege Minegira joan ziren, eta hango laborategian wolframioa (lanparak, erresistenztiak eta antzekoak egiteko erabiltzen den metala) aztertu eta ezagutzera eman zuten 1783an. Eraikin horretan dago orain Ikastola, eta horregatik aukeratu dituzte logorako erresistentzia eta bonbila, eta Argi daukagu leloa.
Kilometroak
Urriaren 7an Bergaran ospatuko dira datorren urteko kilometroak, 'Argi daukagu' lelopean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu