Antolatzaileak ez dira eguraldiaren beldur. Argi utzi dute, "eguraldi ona egin, zein txarra egin, Bat egin eguna ospatu egingo dela". Euria egingo balu eta jaialdia San Pedro zelaietan egiterik ez balute prest dute bigarren alternatiba. Kasu horretan Etxarri-Aranatzen izango da festa.
Egitarau zabala izango da egun osoan zehar. San Pedro zelaietan izan ala Etxarri-Aranatzen. Besteak beste, Pirritx eta Porrotx pailazoek, Txan Magoak, bertsolariek eta hainbat musika taldek hartuko dute parte elkartasun jaialdian.
Bat egin eguna jai eguna, elkartasun eguna eta aldarrikapen eguna ere izango da. Festa eginez, eskubide zibil eta politiko guztiak aldarrikatzea da antolatzaileen xedea: "Elkarri indarrak emanez eta animoak emanez".
Bereziki 18/98 auziko "bahiketa horren biktima izaten ari diren auzipetu guztiak" izango dituzte gogoan. Haiei behar dituzten animoak eta laguntza ekonomikoa ematea izango da helburuetako bat. "Ez ahaztu hilero 25.000 euro xahutzen dituztela Auzitegi Nazionalaren soka luze eta amaiezin hau tarteko dela".
'Bat egin eguna'
Urriaren 8an Altsasun egingo den elkartasun jairako gonbita luzatu dute antolatzaileek
=iBat egin eguna=i datorren igandean ospatuko dute Urdiain eta Altsasu (Nafarroa) arteko San Pedro hariztian. =i18/98 auzian=i auzipetuta dauden lagunen aldeko ekitaldia izango da. Jai baterako deia egin dute antolatzaileek, "elkartasun hitzordua" jarri dute. Hain zuzen, "=i18/98=i auzi injustu eta madarikatu horrek bahituta dauzkan hainbat lagunei besarkada solidarioa emateko jaia", aurkeztu du Maribi Ugarteburuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu