Urruñan (Lapurdi) Frantziako funtzionari baten kontrako etxeari eraso egin diote bart, goizeko hirurak aldera. Leherketa izan da. Frantziako Poliziaren iturriek esan dutenez, funtzionari hark bigarren etxe gisa erabiltzen du Urruñakoa -Florenia parkearen ondoan dago-, eta erasoa izan denean, ez zegoen inor bertan. Leherketak etxea erreta utzi du.
Urruñakoa gertatu eta ordu eta erdi inguru beranduago, goizeko bostak aldera, Basusarrin (Lapurdi) izan da erasoa. Makila golf zelaiko jatetxe baten atarian gurpilak erre dituzte, eta mahaiak-eta bota egin dituzte. Gure Irratira deituta hartu dute bere gain erasoa, eta "Euskal Herria ez da salgai" esan dute.
Iruñean bart Caja Madrid bankuaren kutxa automatiko bati eta Correosen bulego bati eraso diote, bakoitzari bi molotov koktel jaurtita. Espainiako Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzaren arabera, gauerdian gertatu da erasoa, Antxo Azkarra etorbideko 69. atariaren parean. Izan ere, han dago Caja Madriden kutxa automatikoa eta haren ondoan Correosen bulegoa. Kalteak zenbaterainokoak izan diren ez du zehaztu Gobernuaren Ordezkaritzak.
Erasoa
Urruñan eta Basusarrin erasoak egin dituzte
Urruñan funtzionario baten etxearen kontrako erasoa egin dute eta Basusarrin golf zelai bateko jatetxean gurpilak erre dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu