euskal herria

Urruñan polizia etxera deitu dituzte hainbat lagun, AHTaren aurkako pintaketak egin dituztelakoan

Bart 40 lagun inguru bildu ziren kale eta errepideetan AHTaren aurkako ekintza burutzeko. Frantziako Poliziak hainbat lagun identifikatu, eta polizia etxera joateko ordua eman zien.

2012ko apirilaren 4a
10:57
Entzun

Frantziako Poliziak hamarnaka lagun identifikatu ditu bart Urruñan (Lapurdi), eta polizia etxera deitu ditu, AHTren aurkako pintaketak egiten dituztelakoan.

AHTaren kontrako hainbat elkartek deialdia egin zuten bart, bide pintaketa burutzeko. 40 bat lagun bildu ziren, eta AHT ez leloak margotu zituzten kale eta errepideetan. Polizia hara heldu, eta lagun horiek identifikatu zituen. Horrekin batera, polizia etxera joateko ordua eman zien.

Duela bi urte ere, AHTaren aurkako pintaketa egin zuten Urruñan, Hendaia eta Irun artean igaro zen manifestazioaren bezperan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.