Urruñako txertaketa guneari su nahita eman ote dioten ikertzen ari dira

Bart gauean su hartu du txertaketa guneak. Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen ustez, «nahita egindako erasoa» izan da «zalantzarik gabe».

Suhiltzaile batzuk lanean, Angelun (Lapurdi), artxiboko irudi batean. BOB EDME
Paulo Ostolaza.
2021eko uztailaren 18a
19:02
Entzun

Bart su hartu du Urruñako (Lapurdi) txertaketa guneak, eta Jerome Bourrier Baionako prokuradorearen ustez, «nahita egindako erasoa» izan da «zalantzarik gabe». Ikerketa abiarazteko eskatu dio Baionako Polizia Judizialari.

Suteak ez ditu kalte handiak eragin suhiltzaileen lanari esker. Daniele Bideondo-Baron Urruñako Gizarte Gaietarako zinegotziak Sud Ouest-i adierazi dionez, «bakoitzak nahi duen iritzia izan dezake txertaketari buruz, baina halako ekintzek urrunar guztiei egiten diete kalte».

Gehitu du asteazkenean berriz ere abian jarri nahi dutela txertaketa gunea, «bete-betea dagoelako txertatzeko agenda». Printzipioz, abuztu amaierara arte egongo egongo da zabalik txertaketa gune hori, asteazkenetan eta ostiraletan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.