Irailaren 7a: larrialdiko lurreratzea izan zuen Ryanair kostu apaleko aire konpainiak Kanaria Handian, erregai faltagatik. Irailaren 5a: 28 ume utzi zituen enpresa berak aireratu gabe, nortasun agiririk ez zutelako. Egun bera: Easyjet-eko hegazkin bat airean zela, haizetakoa apurtu eta Milanera itzuli behar izan zen. Abuztuaren 29a: Vueling-eko hegazkin batek, lurrerartzen ari zela, lurra jo zuen atzeko aldearekin.
Kostu apaleko aire konpainiek azken asteetan izandako gorabeherek auzitan jarri dituzte enpresa horien segurtasun neurriak, eta eztabaida piztu negozio eredu horren inguruan.
Hegaldien inguruko gertaerak, baina, ez dira soilik low cost izenez ezagutzen diren airelineen kontua. Abuztuaren 25ean, Air Canadako hegazkin bat, airean zegoela, Torontora itzuli behar izan zen, likido hidraulikoa galtzen ari zelako. Enpresa bereko beste hegazkin batek, hiru aste lehenago, presioa galdu zuen hegan ari zela. Edonola ere, Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroakkostu apaleko konpainiak jarri zituen jomugan irailaren 10ean; iragarri zuen aireko segurtasunari buruzko araudia aldatzea proposatuko diola Europako Batasunari, segurtasun neurriak betetzen ez dituztenen aurkako zigorrak gogortzeko. Prezioak urritzea lortzeko segurtasun neurriak ezin direla gutxitu erantsi zuen.
Orobat, hainbat datu alde dituzte hegaldiak prezio merkeagoan eskaintzen dituztenek. Hiru adibide: 8,9 milioi bidaiari garraiatu zituen Ryanairrek abuztuan —inoiz baino gehiago—; aurtengo aurreneko seihilekoan 1.800 milioi euro inguru irabazi zituen Easyjet-ek —iaz tarte berdinean baino %15 gehiago—; eta, Euskal Herrira erreparatzen hasita, Vueling-en eraginari esker %12 hazi dira Hondarribiko aireportuko bidaiariak joan den abuztuan.
Hegazkinez bidaiatzeko negozioa irauli dute enpresok, baina baita kezka sortu ere herritarren eta sektore anitzetako eragileen artean. Zeren kontura murrizten dute salneurria?
Txanponaren bi aldeak
Txartelak prezio merkean eskaintzen dituzten konpainiek turismoan duten eragina «beti» da onuragarria, Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariaren arabera: «Erkidegoa zenbat eta noranzko gehiagorekin lotu, orduan eta aukera gehiago izango ditugu turistak gurera etortzeko». Nolanahi ere, erlatibizatu egin du egun duten eragina, datu bat emanaz: Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara doazen %84 turista autoz doaz. Turismoan joerak daudela azaldu du Muelak: «Orain joera da esperientziak bizitzea. Bidaiariak esperientzia ezberdinak bizitzera datoz, izan klimari, naturari, gastronomiari, eskaintza kulturalari edo eskupilota eta arraunketa bezalako kirolei lotutakoak. Beste inon ez duzu aurkerarik Gorbeiara igo eta artzain batekin gazta egiteko».
Bi eredu kontrajartzen ditu Muelak: «Hegaldi merkeak edukitzea bikaina da jendea lehen aldiz etortzeko, baina guretzat interesgarriagoa da hegaldi egonkorrak egotea, eta konpainia bat zenbat eta egonkorragoa izan, hobeto». Modako edo joeraren araberako norako bat izatetik ihes egin nahi du turismo zuzendariak. Gainera, ez du uste hegaldi merkeek aparteko turista olderik ekartzen dutenik: «Euskadi bisitatzea ez da merkea, pintxoak jatera joatea ez da merkea, eta egin behar duguna da gaitasun ekonomiko hori duten turisten bila joan. Oporrak hemen igarotzeko dirua duenak eskertuko du hegaldia apur bat merkeagoa izatea, baina ez da ezinbesteko faktore bat izango».
Datuak eskuan, ordea, ezin esan enpresa horiek eraginik ez dutenik. Loiuko (Bizkaia), Miarritzeko (Lapurdi) eta Hondarribiko (Gipuzkoa) aireportuak 29 hirirekin lotzen dituzte, eta 29 hiri horietatik bidaiariak etortzea ahalbidetzen dute. Bost urtean, ia bikoiztu egin da konpainia horien bitartez Euskal Herrira etorritakoen kopurua, eta negozioaren zati bat jan diete airelinea tradizionalei. Hori adierazten dute Hego Euskal Herriko datuek: 2007an, hegazkinez etorritako bidaiari guztien %13 iritsi ziren kostu apaleko konpainien bidez. 2011n, berriz, airez etorritako hiru pertsonatik bat ailegatu zen prezio merkea pagatuta.
Muelak iritzi dio bidaiari mota askotarikoak ekartzen dituztela kostu apaleko konpainiek. «Ryanairreko hegaldi batean topa ditzakezu ahalmen ekonomiko handiko zuzendari bat eta ikasle bat. Ez dut uste ordu bat edo biko hegaldi batean jendeak luxu asko behar duenik». Txanponaren bi aldeak ikusten dizkie aire konpainia merkeei: «Balio izan zuten, esaterako, Araba turistak jasotzen hasteko. Milaka bidaiari zihoazen Arabara Ryanairrek hara egan egiten zuenean, baina hegaldiak eten zituenean, milaka horiek jasotzeari utzi genion».
Enpresa horien prezioen sekretuetako bat da gobernuen partetik laguntzak jasotzea, bisitari asko jasotzen ez dituzten lekuetan turismoa bultzatzeagatik. Horren aurka ageri da Muela: «Guk oso argi izan dugu haiekin akordiorik ez dugula lotuko, eta ez ditugula diruz lagunduko». Zerbitzuetan eta langileetan ere aurreztu ohi dute. Ondoriorik ba al du horrek zerbitzu osoaren kalitatean? Muelak argi du bere iritzia: «Autobus txartel bat baino merkeagoa den hegaldi bat... nik nahiago kalitatea eta bidezko salneurri bat ordaindu, segurtasun bermeak eduki eta lanpostu iraunkorrak mantendu».
Kexetan, alde txikia
Oro har, bidaiarien kexei dagokionez ez dago alde handirik airelinea tradizionalen eta berrien artean, ziurgabetasun gehiago nabari den arren prezio merkeagoak eskaintzen dituzten konpainien gainean. Hala diote Kontsumobidek eta Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasunak. Eusko Jaurlaritzako Kontsumo Institutu Kontsumobidek jasotako datuen arabera, prezio merkeko konpainiek ez dituzte erreklamazio gehiago jasotzen konpainia tradizionalekin alderatuz gero. Kexen tipologian ere ez du ezberdintasunik antzeman Kontsumobidek: hegaldien kantzelazio eta atzerapenari, eta ekipajearen gaineko arazoei lotutakoak izan ohi dira gehienak, eredu bateko zein besteko enpresen kasuan.
Lola Alzaga Euskal Herriko Kontsumitzaileen Batasuneko teknikariak antzerako iritzia du. Haren esanetan, duela urte batzuk ez zegoen batere diferentziarik konpainia tradizionalek eta kostu apalekoek jasotako kexa kopuruaren eta motaren artean. Orain, ordea, bai, baina eman du horren azalpena: «Urteak daramatzagu Iberiarekin, adibidez, erabiltzaileen eskubideak errespetatzeko borrokan. Epaiketa ugari irabazi dizkiegunez, ebazpenak betetzen ditu orain Iberiak, baina ez, enpresa berriagoek».
Hein batean, beharginen lan baldintzen kontura aurrezten dituzte kostuak konpainia horiek, eta gehienetan, debekatuta dute sindikaturen batekoa izatea. «Enpresa batek langileak kaleratu ditu, sindikatu batean izena emateagatik», ziurtatu dio BERRIAri Amaia Rodriguez Panguak. Aire sektoreko UGTko berdintasun idazkaria da Rodriguez Pangua, eta Iberian egiten du lan. Ez da kostu apaleko konpainia bateko behargina, baina ezagutzen ditu enpresa horietan lanean ari diren hainbat pertsonaren lan baldintzak, eta berari ere eragiten dio enpresa horien ereduak. «Konpainia tradizionalak kostu apalekoekin lehiatzera behartuta daude, gastuen alorrean baldintza oso ezberdinetan, gainera». Prezio merkeko enpresen politikak, beraz, sektore osoko lan baldintzei eragiten die: «Airelinea tradizionalek lan hitzarmen duinak egin izan dituzte, baina langileen baldintzak jaisten saiatzen ari dira hitzarmen berria negoziatzerakoan».
Bitan ezberdintzen dira aire konpainia guztietako langileak: lurrean eta airean beharrean aritzen direnak. Lurreko beharginen kasuan, lan hitzarmena betetzen dute denek, baina zailagoa da aireko langileei dagokionez. Rodriguez Pangua: «Jatorriko lan hitzarmenaren arabera kontratatzen dituzte langileak atzerriko konpainiek. Hortaz, hemen ez dute mediku asegururik, ez langabezia saririk».
jsdñfkljsdfñldjksfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskñfkljsdfñldjksfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfñlskfjñfkljsdfñldjksfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfñlskfjñfkljsdfñldjksfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfñlskfjñfkljsdfñldjksfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfdñfkljsdfñldjksfñlskfñlskfjfdñfkljsdfñldjksfñlskfñlskfjsñfj
Urrunera, gertuko prezioan
Sarrera bi lerro sarrera bi lerro sarrera bi perro bi lerro sarrera bi lerro sarreera bi lerro sarrerara bi lerro bi lerro sarrera bi lo bi lerro sarrera bi lerro sarrera bi lerro puntua jarri bukeran mesedez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu