EUSKAL PRESOAK

Urruntzearen ondorioak gizarteratzeko erakusketa antolatu du Etxerat-ek

Erakusketaz gain, presoen urruntzearen ondorioak pairatzen dituzten senide eta lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera izango da.

Etxerateko ordezkariak, gaur, Gasteizen egin duten aurkezpenean.
2017ko urriaren 13a
15:38
Entzun

"Lan hau burutzea ezinbestekoa dela uste dugu gatazkaren ondorioak gainditu eta, bereziki, normalizazio eta bakearen bidetik benetako aurrerapausoak eman nahi baditugu", adierazi du Etxerat-ek. Euskal presoen eskubideen aldeko elkarteak ohartarazi du ezen, bakearen alde hainbat urratsa egin diren arren, euskal gizartearen sektore batek salbuespen legediaren ondorioak pairatzen jarraitzen duela.

Gizartearen zati batek "errealitate gordin" horren berri ez duela iritzita, erakusketa antolatu du Etxerat-ek presoen urruntzeak zer ondorio dituen ezagutarazko: ondorio ekonomikoak, trafiko istripuak, gaixotasun larriak dituzten presoei eragiten dien kaltea, haurrengan duen eragina, eta abar. "Gizartea informatzeko, sakabanaketak egunero sortzen duen sufrimenduaren testigantza emateko eta sortu dituen 16 hildako biktimen errekonozimendua bilatzeko" ekintza izango da.

Erakusketa antolatzeaz gain, euskal presoen senide eta lagunen zuzeneko testigantzak entzuteko aukera izango da Laudion (Araba) eta Gasteizen. Erakusketa urriaren 16tik 22ra izango da Arabako hiriburuan, Probintzia plazan. Laudion, berriz, urriaren 23tik 28ra izango da ikusgai, Aldai plazan.

Etxerat-en ekimenak Arabako Foru Aldundiaren eta Gasteizko Udalaren laguntza jaso du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.