Politika

Urrutikoetxeari legebiltzarkide izaera kentzea onartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren autoari men eginez, Josu Urrutikoetxea SA Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkideari izaera hori kentzea onartu du Eusko Legebiltzarreko Mahaiak. EAEko Auzitegi Nagusiak 1980an ETAk hildako Luis Maria Herguetaren aurkako atentatuagatik auzipetu du Urrutikoetxea, eta, halaber, behin-behinekoz espetxeratzeko agindu du. 2002ko uztailetik ihes eginda dago Urrutikoetxea.

2004ko abenduaren 21a
13:15
Entzun
Eusko Legebiltzarreko Mahaiak EAEko Auzitegi Nagusiaren autoari men egitea erabaki du gaur, eta, ondorioz, "behin-behineko espetxeratze aginduak" irauten duen bitartean legebiltzarkide izaera kentzea.

Nolnahi ere, SA taldeak ezingo du beste inor izendatu Urrutikoetxearen ordezko, beraz, legebiltzarkide bat gutxiagorekin geratuko da. 2002ko uztailetik ihes eginda dago Urrutikoetxea, eta SAk ezin izan du beste inor izendatu legebiltzarkide izaerari uko egiteko norberak bere burua aurkeztu behar duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.