Urtaranek esan du bere ustez txertatu gabeko langileek ez luketela aritu behar adinekoekin

Arabako Foru Aldundiko diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek atzo hori bera defendatu zuen, eta harekin bat datorrela azaldu dio orain Gasteizko alkateak.

Txertoak. ANDREA FASANI / EFE
arantxa iraola
2021eko abuztuaren 4a
14:04
Entzun

Txertoaren derrigortasunaren gaineko ahotsak ozentzen ari dira. Ipar Euskal Herrian, saihestu ezin den zerbait da: Frantziako Gobernuak adierazia du legez derrigortuko dituela osasun langileak txertoa jartzera, eta, bestela, lana gal dezaketela. Beste hainbat herrialdetan ere hasiak dira bide horretan urratsak egiten, eta orain Hego Euskal Herriko agintariak ere ari dira hautu horren alde. Atzo, Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzalez esan zuen eragotzi beharko litzatekeela «berariaz» txertorik ez jartzea erabakitzen duten langileek adinekoekin lan egitea.

Gonzalezek onartu zuen legez ezin dela inor txertatzera behartu, ezin dela inor ere motibo horrengatik apartatu laneko ohiko martxatik, baina «inguruan dituzten guztiak» arriskuan jartzea deitoratu zuen. Adinekoekin eta patologia larriak dituztenekin lan egiten dutenak izan zituen hizpide.

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bat egin du harekin. Elkarrizketa bat egin diote gaur, eta ahaldun nagusiarekin «ados» dagoela adierazi du; izan ere, «arriskuak saiheste aldera», argudiatu du arriskutsua dela pertsona txertatu gabeak zaurgarrienen ondoan egotea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.