EUSKAL PRESOAK

Urtarrilaren 12ko martxari babesa eman diotenen "pluraltasuna" nabarmendu du Herrira-k

Mugimenduak dei egin die euskal presoen eskubideen aldeko martxara joan edo ez zalantzan daudenei, "bakeari eta giza eskubideei bultzada erabakigarria" eman diezaioten.

2013ko urtarrilaren 3a
12:35
Entzun

Herrira-k agerraldi bat egin du gaur goizean, urtarrilaren 12rako Bilbon euskal presoen eskubideen alde antolatu duten manifestazioari buruzko xehetasun gehiago emateko. Protestari atxikimendua adierazi dioten eragileen "pluraltasuna" nabarmendu du Ines Osinaga Gose musika taldeko abeslariak martxaren talde sustatzailearen izenean, eta dei egin die zalantzan daudenei. "Bakeari eta giza eskubideei bultzada erabakigarria" emateko eskatu die.

Egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte, eta Bilbora garraio publikoz joateko eskatu du Osinagak. Gaineratu du Euskal Herri osoan antolatzen ari direla Bilbora joateko autobusak, baina ez du ezagutarazi antolatutako zenbat autobus joango diren Bizkaiko hiriburura.

Egunean bertan, 300 pertsona ariko dira boluntario lanetan. Gainera, manifestaldiak nazioartetik jasotako babesa ere aipatu du; adierazi duenez, Saharatik, Argentinatik eta Mexikotik adierazi diete babesa, besteak beste.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.