Urtarrilaren 28an, larunbata, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat pertsona ezagun eta eragile Logroñoko espetxearen kanpoaldean (Espainia) bilduko dira, Arnaldo Otegi askatzea eskatzeko. 50 bat lagun izango dira, eta eguerdian egingo dute elkarretaratzea.
Elkarretaratzean, Alfonso Sastre idazlearen mezu bat irakurriko dute. Otegik 829 egun daramatza preso.