Aralarrek, EAk, Alternatibak, ABk eta ezker abertzaleak bat egin dute urtarrilaren 8an Bilbon Euskal Presoak Euskal Herrira eskubide guztiekin, Egin dezagun urratsa lelopean egingo den manifestazio nazionalarekin. Gaur azaldu dutenez, euskal presoen eskubideen defentsa herritar ororen eskubideen defentsa ere badela argudiatu dute, eta espetxe politikaren amaiera eskatu dute, "aro berri baten hasiera ekar dezan".
Deialdia egin dute alderdiek, gainera, konpromisoa hartu dute espetxe politikaren amaieraren aldarria instituzio eta erakunde guztietara eramateko. "Nahikoa da esaten dugu. Euskal Herria aro berri baten atarian dagoela sinesten dugu eta lehen premia larrizkoa izan dena, orain arte eta gehiago". Sakabanaketarekin amaitzea, gaixotasun larriak dituzten presoak kaleratzea, bizi guztiko kartzela zigorra bertan behera uztea eta espetxe barruan ematen diren hainbat eskubide urraketarekin bukatzea eskatu dute.
Euskal pRESOAK
Urtarrilaren 8ko manifestazioarekin bat egin dute Aralarrek, EAk, Alternatibak, ABk eta ezker abertzaleak
Euskal presoen eskubideen defentsa herritar ororen eskubideen defentsa dela argudiatu dute, eta espetxe politikaren amaierak "aro berri baten hasiera" ekarriko duelako esperantza agertu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu