Heriotza

Urtarriletik etxetik falta zen Villabonako bizilagun bat hilda aurkitu dute

Alex Uzkiano Segurola, 41 urtekoa, hilda aurkitu dute Adunan (Gipuzkoa), aparkatuta zegoen kamioi baten atoian. Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak agertu duenez, indarkeria zantzurik ez du gorpuak, baina autopsiaren emaitzaren zain daude heriotzaren nondik norakoak agertzeko. Urtarrilaren 24tik etxetik falta zen Villabonako (Gipuzkoa) bizilaguna. ETAko kide izatea egotzita preso izan zuten 1986tik 2000ra.

2006ko apirilaren 7a
16:52
Entzun
Alex Uzkiano urtarrilaren 24tik falta zen etxetik. Familiak otsailaren 8an salaketa jarri zuen desagertuta zegoela-eta.

Atzo arratsaldean aurkitu zuten gorpua, ibilgailu salmenta enpresa baten orubean aparkatutako kamioi baten atoian. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, hilotza aurkitu baino egun batzuk lehenago hil zen Uzkiano, eta indarkeria zantzurik ez diote antzeman. Hala ere, autopsiaren emaitzak jaso zain daude heriotzaren arrazoiak argitzeko.

Villabonako bizilaguna urtarrilaren 24tik falta zen etxetik, eta otsailaren 8an salaketa jarri zuen familiak. ETAko kide izatea leporatuta 1986tik 2000ra preso eduki zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.