"PRESTIGE"-REN HONDAMENDITIK URTEBETE

Urte beltz baten kronika

2003ko azaroaren 13a
00:00
Entzun


-Ekainaren 13a: Jaurlaritzak, bainua baimendu zuen, arazoak «konpondu» ez ziren arren.

-Uztailaren 21a: Bildutako fuelaren igoera nabarmena izan zen berriro ere.

-Uztailaren 30a: Bandera urdinak kendu zituzten lau hondartzetatik, azterketak egin ostean.

-Abuztuaren 15a: Euskal Herriko bost hondartzatan bainua debekatu zuten: Ereagan eta Gorrondatxen (Getxo), Arrietara-Atxabiribilen (Sopela) eta Gorlizen eta Gastetapen (Getaria).

-Irailaren 2a: Egindako ikerketetan, ez zuten Kantauri itsasoko itsas-hondoan fuel arrastorik aurkitu.

-Irailaren 6a: Arrantzaleek «irrigarritzat» jo zituzten Prestige ontziaren hondamendiarengatik jasotako diru laguntzak.

-Irailaren 9a: Haize indartsuek, fuel gehiago erakarri eta itsasoko garbiketa zaildu zuten.

-Irailaren 16a: Udan, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.015 tona fuel bildu zituztela esan zuen Eusko Jaurlaritzak.

-Irailaren 24a: Europako Batzordeak 8,6 milioi euroko laguntza bideratu zuen Elkartasun Funtsetik, Prestige-ren hondamendiak kaltetutako kostaldeko garbiketa lanak ordaintzeko.

-Urriaren 10a: Jaurlaritzak udazken «zaila» iragarri zuen euskal kostaldean, fuel asko iritsiko delako.

-Urriaren 11a: Ornitologia elkarteak kezkatuta azaldu ziren, azken egunetan petrolioak zikinduta iristen ari ziren hegaztien kopuruagatik.

-Urriaren 14a: Angulen arrantza debekatu zuten aldi baterako.

-Urriaren 23a: Europako Batasunak ez dituela Prestige aferaren zergatiak ikertuko adierazi zuen.

-Azaroak 10: Euskal kostaldea da fuelarengatik kalte gehien jasoduten lekuetako bat, azterketen arabera. Santandertik Bidasoarainoko tartea jo dute arriskutsuentzat. Greenpeacek, Prestige-k hondatutako 2.600 kilometroko kosta eremurako, itsas eremu babestu izendatzeko eskatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.