Urte beltz baten kronika

Prestige-k isuritako fuelaren beltzak baldintzatutako urtea izan da aurtengoa, bai eguneroko bizimoduan, bai politikan, bai ekonomian...

Jon Benito.
2003ko azaroaren 13a
00:00
Entzun
Iazko azaroaren 13an izan genuen Prestige izeneko petroliontzi baten lehen berria. Lehen albisteak kezkagarriak ziren, baina orduan zaila zen aurreikustea ontziaren noraeza gidatuak ekarriko zuen hondamendiaren erraldoia. Zauriak bizirik dirau urtebete geroago eta urteak pasatuko dira orbandu arte.

2002

-Azaroaren 13a: Eguerdiko 15:15ean, 77.000 kilo erregai eta 26 urte zituen krosko bakarreko Prestige ontziak, Fisterratik (Galizia) 28 itsas miliatara larrialdietarako SOS mezu bat bidali zuen.

-Azaroaren 14a: Ontzia atoian eramateko aukera baztertuta, fuela galtzen hasi zen. Ipar-mendebalderantz abiatzeko agindua jaso zuen.

-Azaroaren 15a: Tripulazioak Prestige ontzia utzi zuen, kroskoa apurtzeko arriskua zegoela eta. Apostoulos Magouras ontziko kapitaina atxilotu egin zuten.

-Azaroaren 17a:
Prestige ontziaren isuria Galiziako kostaldera iritsi zen eta mariskeoa debekatu behar izan zuten.

-Azaroaren 19a: Adituek desastre handiagoa iragarri zuten, Prestige itsasoan hondoratuz gero.

-Azaroaren 20a
: Euskal Herria marea beltzaren eraginak sufritzetik salbu ez zegoela esan zuten adituek. (Santurtzira ere petroliontziak etorri ohi direlako).

-Azaroaren 22a
: Lehen kaltetuek fuel-isuria kontrolatzeko neurririk ez zegoela salatu zuten.

-Azaroaren 27a
: Euskal kostaldean, isuriaren kaltea hamar eguneko mendebaldeko ekaitzarekin bakarrik igarriko zela esan zuten. Jaurlaritzak marea beltzaren jarraipen batzorde bat sortu zuen. Baionan boluntarioak hartzeko leku bat paratu zuten.

-Abenduaren 5a:
Euskal boluntario andana abiatu zen Galiziako marea beltzaren aurka lan egitera.

-Abenduaren 6a:
Lehen fuel arrastoak iritsi ziren Bizkaiko kostaldera.

-Abenduaren 7a:
Eusko Jaurlaritzak kostaldea «blindatzeko» asmoa agertu zuen, hurrengo egunetan 2.000 tona fuel iritsi zitezkeela eta.

-Abenduaren 8a:
Gipuzkoan lehen fuel arrastoak antzeman zituzten. Bitartean, Bizkaian ibaiadarrak zaintzeko ardura hartu zuten.

-Abenduaren 9a:
Jaurlaritzak, beste administrazio eta elkarteekin elkarlana proposatu zuen Kantauri itsasoan marea beltza geratzeko.

-Abenduaren 12a:
Harkaitzak petroliotik babesteko produktu berri batekin probak egin ziren Donostian.

-Abenduaren 16a
: Eusko Jaurlaritzak fuelak euskal kostaldean eragina izateko «aukera nahikoak» zeudela iragarri zuen.

-Abenduaren 17a:
Eusko Jaurlaritza fuela jasotzeko sistema berriekin probak egiten hasi zen.

-Abenduaren 22a:
Gipuzkoan alerta egoera ezarri zuten, fuel orban berriak hauteman ostean.

-Abenduaren 23a: Itsasoak fuel orban gehiago eraman zituen Bizkaiko labarretara.

-Abenduaren 26a: Haizeteek Prestige-ren orban nagusiak Lapurdiko kostaldera hurbildu zituzten.

-Abenduaren 27a: Eusko Jaurlaritzak, euskal kostaldean egoera ez zela «larria» esan zuen.

-Abenduaren 30a:
Prestige-k isuritako fuela Lapurdi eta Landa inguruetara hurbiltzen ari zen eta zati txikiagoak bistaratu zituzten Matxitxako inguruan.

-Abenduaren 31:
Ikerketa ozeanografiko batek fuel arrastoak hauteman zituen ur azpian.
 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.