genero indarkeria

Urte bete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra, emazteari tratu txarrak emateagatik

Gizonak ez zion emakumeari etxetik ateratzen uzten.

2011ko abenduaren 31
09:57
Entzun

Efe albiste agentziak jakinarazi duenez, Gipuzkoako epaitegi batek urte bete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Oñatiko bizilagun bati, emazteari tratu txar fisikoak eta psikologikoak emateagatik. Jatorriz senar-emazteak atzerritarrak dira, eta gizonak emazteari ez ziola etxetik ateratzen uzten dio epaiak, ezta gaztelera ikasten uzten ere, bizilagunekin harremanik izan ez zezan. Epaiketan auzipetuak kargua eta zigorra onartu zituen.

Gizonak jo egiten zuen emakumea, baita seme-alaben aurrean ere. Epaiketak auzipetuak bere aurkako karguak eta espetxe zigor eskaera onartu zituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.