GENERO INDARKERIA

Urte eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati bikotekidea iraindu, mehatxatu eta jotzeagatik

2010eko azaroaren 16a
15:23
Entzun
Donostiako epaitegiak urte beteko eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio 22 urteko gazte bati, bere bikotekideari lepoan labana bat jarrita genero indarkeriaren hurrengo biktima izango zela mehatxatzeagatik.

Bederatzi hilabetez izan ziren bikote, autoak jaso duenez, eta bosgarren hilabetean hasi ziren mehatxuak, irainekin. Labanaren mehatxua 2009ko azaroan gertatu zen, eta aurten urtarrilaren 5ean tripak aterako zizkiola esanez mehatxatu zuen berriro. Mehatxuak eta irainak ugaritu egin ziren, eta harremana eten ondoren izan zuten segida; utzi eta hurrengo egunean ukabilarekin aurkegian jo zuen.

Espetxe zigorraz gain, gizonezkoak ezingo du hiru urtez emakumezkoarekin komunikatu edo berarengana hurbildu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.