GIZARTEA

Urte eta erdiko espetxe zigorra jaso dute Iruñeko lau lagunek

2012ko martxoan izan zen greba orokorrean "desordena publikoa bultzatzea, kalteak eragitea eta langileen aurkako eskubideen aurka egitea" leporatzen diete.

2013ko abuztuaren 10a
18:33
Entzun

2012ko martxoaren 29ko greba orokorrean Iruñean parte hartu zuten lau laguni espetxe zigorra ezarri diete. Iazko apirilaren 19an hamalau pertsona atxilotu zituzten "desordena publikoa bultzatzea, kalteak eragitea eta langileen aurkako eskubideen aurka egitea" leporatuz. Horietatik bost auzitara eraman zituzten, eta azkenik, lau kondenatu dituzte: urte eta erdiko espetxe zigorra eta 570 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dituzte.

BERRIAra bidalitako ohar batean adierazi dute hasiera batean lau urte eta erdiko espetxe zigorra eta pertsonako ia 6.000 euroko isuna eskatu zituztela. Epaiketaren lehenengo eguenean, akordiorako gonbita egin zieten, euren burua errudun aitortuz gero, urtebetera jaitsiko zutela zigor eskaera. Akusatuek ez zuten akordio hori onartu: "Epaiketan ikusi zen fiskalaren akusazioak ez zuela ez hanka ez buru, eta horregatik, zigor eskaera jaitsi behar izan zuen".

"Datu subjektiboak" oinarri hartuta "eskandaluzko sententzia" jaso dutela adierazi dute zigortuek, Polizia Foral baten lekukotza "egia absolututzat" hartu baitu, eta euren arabera, "hainbat kontraesan" ditu. "Gure aurkako proba faltsuak asmatu dituzte, bai auto polizialean, bai epailearen sententzian", adierazi dute. Ez hori bakarrik, euren eta euren lekukoen testigantzak "guztiz desbirtuatu" salatu dute.

Nafarrek jada "euren absoluzioa" eman diela nabarmendu dute zigortuek, "antolatu diren hainbat manifestazio" eta "jaso ditugun ia 1.000 autoinkulpazioen bidez".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.