Urte eta erdiko zigorra Joseba Andoni Ullibarriri
MADRIL. Espainiako Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Joseba Andoni Ullibarri gasteiztarrari, Internet bidez PPko eurodiputatu Teresa Jimenez Becerril-i ustez eginiko «mehatxuengatik». «Biktimak umiliatzea» leporatu dio Auzitegi Nazionalak Ullibarriri. Akusatuak, berriz, mezu horiek igorri izana ukatu zuen iragan asteko epaiketan. Bederatzi urteko inhabilitazioa ere ezarri diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu