"Ez da sekretua" Jonan Fernandezentzat prozesua geldirik dagoela. Horregatik eskatu du uda ondorenerako alderdiak ados jar daitezela blokeo egoeratik ateratzeko. Joan den astean aurkeztu zuen Bake eta Bizikidetza Plana Iñigo Urkullu lehendakariak, eta gaur Fernandezek legebiltzarkideeen aurrean aurkeztu du.
Plana alderdien esku utzi ondoren, irailaren 20ra arte daukate beren ekarpenak egiteko, urrian onartu aurretik.