Espainiako Estatistika Insititutuak (INE) udaberrian eginiko inkesta baten arabera, iazko urtean 14.281 euro irabazi ditu batez beste Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar bakoitzak. Nafarroan, 13.221 euroko diru sarrera izan da batez bestekoa.
Hego Euskal Herrian ez ezik, inkesta Espainiako atonomia erkidegoetan, Herrialde Katalanetan eta Galizian egin du INEk. Datuak elkarrekin alderatuta, Hego Euskal Herriko diru sarrerak gainerako herrialdeen gainetik daude.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako familien %11,5ek hil amaierara "nekez" iristen direla adierazi dute. Hala, %20,5ek esan dute ez dutela nahikoa baliabide ekonomikorik ustekabeko gastuei aurre egiteko.
Bestalde, pobrezia arriskuan leudeke EAEko herritarren %10,2. Nafarroan zertxobait handiagoa da kopurua: %11,9.