Politika

Urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diete hiru gazteri, "Iturgaitz iraintzeagatik"

Urtebete eta bederatzi hilabeteko kartzela zigorraz gain, bakoitzari 700 eurotako isuna jarri die hiru gazteri, 2001eko maiatzaren 13ko hauteskundetan PPko buruzagi Karlos Iturgaitz "irandu zutelako" eta "botoa ematen ez ziotelako utzi nahi". Gazteak ez dira kartzelara joango. Fiskalak lau urteko kartzela zigorra eskatu bazuen ere, azkenean ez da epaiketarik izan gazteen abokatu Jone Goirizelaiak eta fiskalak akordioa lortu dutelako.

2004ko irailaren 29a
13:15
Entzun
2001eko maiatzaren 13an hauteskunde autonomikoak izan ziren Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Karlos Iturgaitz bere boza ematera joan zenean, gazte batzuk gerturatu zitzaizkion Euskal gazteria aurrera! zioten afixekin. Izan ere, egun batzuk lehenago Haika gazte erakundearen aurkako operazioa egin zuen Espainiako Poliziak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonen aginduz.

Liskarrak izan zuren orduan, eta hiru gazteri zigorra jarri diete gaur, Iturgaitz "irandu zutelako" eta "botoa ematen ez ziotelako utzi nahi".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.