Urtebete, eta gauzak lehen bezala

Gaur urtebete manifestazio erraldoia izan zen Bilbon. Baina espetxe politika ez da aldatu. (Argazki bilduma: duela urtebeteko martxa. 52 irudi).

2013ko urtarrilaren 7a
17:15
Entzun

Gaur urtebete egin zuten Bilbon euskal presoen eskubideen aldeko manifestaziokolosala, "karrikak gainezka bete zituen mobilizazio historikoa" (argazki bilduma), Herrira mugimenduak gogoratu duenez, baina espetxe politikak lehen bezala jarraitzen du: sakabanaketa ez da amaitu, Parot doktrinak indarrean segitzen du, gaixotasun sendaezinak dituzten hamahiru preso daude... Etxerat-ek iazko abenduaren hasieran zioenez, Euskal Preso Politikoen Kolektiboan 607 preso zeuden, 84 espetxetan sakabanatuta.

"Aldarri erraldoi batek indarrean dagoen espetxe politikaren erabateko aldaketa eta konponbidearen alde Bizkaiko hiriburua hartu zuen. Hamabi hilabete igaro ondoren, Espainia eta Frantziako gobernuek muzin egin diote gehiengo handi baten eskaerari, eta giza eskubideen alorrean ondorio latzak eragiten dituen blokeo egoerari eusten diote", salatu du Herrira-k.

Larunbatean izango da urte hasierako manifestazioa, atzera berriz Bilbon. Parte hartzera deitu du mugimenduak. "Herritarren aktibazioa eta mobilizazioa ezinbestekoa izango da ahulezia oinarri duen giza eskubideen urraketa amaitzeko. Bide horretan, urtarrilaren 12an oso pauso garrantzitsua emango dugu". 

"Beste mobilizazio historiko bat" iragarri du. "Une honetan ditugun datuek argi erakusten dute larunbatean beste mobilizazio historiko eta erraldoi bat biziko dugula. Autobusen datuek iazkoak gainditzen dituzte".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.