2003ko irailaz geroztik lehen atentatuak dira atzoko biak. Sasoi hartan, Ertzaintzaren auto bati eraso zioten ETAko kideek Arabako Herrera mendatean. Ertzaintzarekin tiroketan, Arkaitz Otazua gaztea hil zen.
Bestalde, urtebete zen ETAk azkenekoz lehergailu bat zartarazi zuenetik. Hain zuzen ere, indar handiko bonba bat jarri zuen Santanderko aireportuan, iazko uztailaren 27an. Ez zuen inor zauritu, baina kalte handiak eragin zituen. Aireportuko aparkalekuan ezkutatu zuen lehergailua, eta solairua hondatu zuen. Orduan ere ETAk eztanda egin aurretik eman zuen abisua, eta eztandak ez zuen inorzauritu.Kantabrian, dena den, ETAk hainbat ekintza egin ditu. Hiriburuko Alfonso XIII.a plazako aparkalekua hartu zuen jopuntuan 2002ko gabonetan. Bonbak erabat hondatu zuen azpiegitura. Bost hilabete lehenago, Espainiako Gobernuak Santanderren daukan egoitza parean jarri zuen bonba-autoa. Arin zauritu zituen hiruzpalau funtzionario. Kalte materialak, baina, handiak izan ziren.Asturiasen, berriz, gutxiagoan burutu ditu ekintzak ETAk. 1997an azkenekoz. Urte horretan, granadak jaurti zituen Guardia Zibilaren kuartel baten aurka. Batek bakarrik egin zuen eztanda, baina inor ez zuen zauritu. Poliziek indargabetu zituzte beste laurak.
LEHERKETAK KANTAURIKO KOSTALDEAN
Urtebete lehergailurik zartarazi gabe
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu