Urtebete luzatuko dira A-15 eta A-68 errepideak lotzeko lanak
A-15 autobidea A-68 eta N-232 errepideekin lotzeko lanak urtebete atzeratuko dira gutxienez, Nafarroako Sustapen kontseilari Luis Zarralukik ezagutarazi duenez. Obrak 2014. urterako ziren amaitzekoak, baina 2015ean bukatuko dituzte goizenera ere. Bi urteko atzerapena dute dagoeneko lanek. Luzapenaren arrazoi nagusia da aurreikusitako bidea aldatzeko beharra, Zarralukik aitortu duenez: «Ebroren gaineko zubian etabeste guneren batean ikusi da proiektua kaskarra zela, ez zelako eraikitzeko erraza». Gainera, jakinarazi du Ebroko zubiaren proiektua aldatzeak 6,5 milioi euroko kostua duela. Espainiako Gobernuak du lanen ardura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu