Gazte independentisten aurkako operazioen balantzea egin du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, eta bertako datuen arabera, iazko azaroan egin zen sarekadatik gaur arte 58 lagun atxilotu dituzte. Guztiak inkomunikatu dituzte, eta horietatik 47k torturak salatu dituzte. Oraindik ere, zortzi lagunek inkomunikatuta jarraitzen dutela ere kontuan hartu beharra dagoela dio txostenak. Atxiloketa horietatik, 52 Espainiako Poliziak egin ditu, eta azken zortzi atxilotuak ere zerrenda horretan sartzen dira. Guzti horien artean, 43 lagunek adierazi dituzte torturak. Zerrenda horretan Guardia Zibilak atxilotutakoak sei dira, eta lauk salatu dute torturak jasan izana.
Aurtengo atxiloketa, inkomunikazioen eta torturen datuak ere eman ditu AAMk. Guztira, 83 atxilotu, 79 inkomunikatu eta 57 torturatuak izan direla dio AAMk atera duen txostenean. Ertzaintzak 18 lagun atxilotu ditu, eta 14 inkomunikatu. Guzti horiek, torturak salatu dituzte. Espainiako Poliziak 32 pertsona atxilotu ditu eta guztiak inkomunikatu dituzte. Hamazazpik torturak jasan dituztela adierazi dute, eta azken atxilotuen inkomunikatuta jarraitzen dute. Guardia Zibilaren kasuan, 33 lagun atxilotu eta 33 lagun inkomunikatu ditu. Torturak 26 lagunek jasan dituztela diote.Torturak salatu dituzten 57 lagun horietatik Fernando Grande Marlaska epailearen aginduz 40 petrsona atxilotu dituztela ere salatu du mugimenduak.
TORTURAK
Urtebetean 58 gazte independentista atxilotu eta gutxienez 47 torturatu dituztela salatu du AAMk
Zortzi lagunek oraindik inkomunikatuta jarraitzen dute. Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren arabera, 2010ean 83 lagun atxilotu dituzte, 79 inkomunikatuak izan dira eta 57k tortura salaketak jarri dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu