Euskal Herriko gatazka

Urtebeteko espetxe zigorra eta 7 urteko inhabilitazioa ezarri dizkio Jon Salaberriari EAEko Auzitegi Nagusiak

"Ekintza terroristak goresteagatik" urtebeteko espetxe zigorra eta 7 urteko ihabilitazioa ezarri dizkio EAEko Auzitegi Nagusiak Jon Salaberria SA Sozialista Abertzaleak taldeko legebiltzarkideari. Hain zuzen ere, 2002ko apirilaren 12an Eusko Legebiltzarrean egin zuen agerraldian, borroka armatuaren helburua ez zela ideiak inposatzea esan zuen Salaberriak, "euskaldunen eskubide legitimoak defenditzea baizik". Baieztapen hori "ekintza terroristak gorestea" dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak.

2003ko irailaren 5a
20:10
Entzun
SAko legebiltzarkideak adierazpen hori egin ostean, EAEko Auzitegi Nagusiko Fiskaltzak salaketa kriminala aurkeztu zuen haren aurka, "terrorismoa goretsiz" delitua egin zuelakoan. Fiskaltzak argudiatu zuenez, Salaberriaren adierazpenak Legebiltzarrak eskaintzen duen bortxaezintasunetik kanpokoak ziren, "ETAren ekintzak berez antijuridikoak" direlako, eta, ondorioz, "iritzirik onartzen ez dutenak".

Salaketa aintzat hartu eta Salaberria epaitu ondoren, urtebeteko espetxe zigorra eta 7 urteko inhabilitazioa ezartzea erabaki du EAEko Auzitegi Nagusiak, Fiskaltzari arrazoia emanez.

Epaiketa amaitu eta gero Salaberriak berak `Berria' egunkariak egindako elkarrizketa batean azaldu zuenez, Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpen horien asmoa "gatazkaren errealitatea" zein den adieraztea izan zen; hain justu, ETAk hainbatetan esandakoa "mahai gainean" jarri baino ez zuela egin esan zuen Salaberriak: "Gatazkar pollitikoaren eragile nagusi bat denez, ETAk esaten duena mahai gainera ekartzea bidezkoa iruditzen zait. Nire hitzen funtsa gatazkaren errealitatea zein den adieraztea izan zen", agertu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.