Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebeteko zigorra jarri dio M.D.I.-ri Facebook bidez ETA goratu duela ebatzita. Akusazioen artean, besteak beste, euskal presoen aldeko mezuak zabaltzea leporatu diote, eta kartzelan hil zen Arkaitz Bellon presoaren omenez krespoi beltza paratzea.
Akusatuak onartu egin ditu leporatzen dizkioten ekintzak, eta akordio bat egin du fiskalarekin. Horrenbestez, fiskalak jaitsi egin du hasieran haren kontra eskatu zuen urtebete eta zortzi hilabeteko zigorra.