Urtebeteko espetxe zigorra jarri diote gazte bati, EuskoTreneko bagoietan graffitiak pintatu zituela egotzita. 2003ko apirilaren 22an egin zituen margoak Eibarren (Gipuzkoa), Matsaria geltokiaren inguruko bagoi baten kanpoaldean.
Epaian jartzen duenez, "auzipetuak bazekien bere jokabideak ondarea hondatzen duela". EuskoTrenek 581 euro gastatu zituen graffitiak ezabatzen.
Epaiketan gaztea ados agertu zen fiskalak eskatu zuenarekin -urtebeteko kartzela zigorra-. Horrez gain, 581 euro ordaindu beharko dizkio EuskoTren enpresari.
gizartea
Urtebeteko kartzela zigorra jarri diote EuskoTrenen graffitiak egindako gazte bati
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu