Aritz Labiano eta Haritz Gartxotena gazte zarauztarrek Espainiako Auzitegi Nazionalera joateko deia jaso dute, handik urtebeteko kartzela zigorra betetzera espetxera joan daitezen. Apirilaren 27an, Madrilen aurkeztu beharko dute.
Labianori eta Gartxotenari urtebeteko zigorra ezarri zieten iaz, manifestazio batean ustez «Gora ETA» oihukatu zutelako. Auzitegi Nazionalak salaketa anonimo bat eta haren testigantza nahikoa izan zituen bi gazteak zigortzeko. Aurretik ere apartheid-a salatzeko Zarauzko udaletxean kateatzeagatik bederatzina hilabeteko zigorra jaso zutenez, bete egin beharko dute oraingo kondena.
Zarautzen, aspaldi ari dira bi gazteon egoera salatzen, eta haiei babesa ematen. Atzo, agerraldia egin zuten udaletxeko plazan, eta, haren ondoren,batzar bat egin zuten hurrengo egunetarako mobilizazioei buruz hitz egiteko.
Urtebeteko zigorra betetzeko, Madrilera deitu dituzte bi gazte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu