Urtebeteko zigorra ezarri diote AHTaren kontrako manifestari bati

Gaur jarraituko du Iruñean trenaren aurkako pintaketak ustez egin zituzten pertsonen kontrako epaiketak

Erredakzioa
Donostia
2011ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Abiadura Handiko Trenaren aurkako manifestazio batean ertzainei egur zati bat bota zien gazte bati urtebeteko zigorra eta 75 euroko isuna ezarri diote. Efe agentziak argitara eman duen epaiaren arabera, 2008ko maiatzaren 25ean Ordiziako (Gipuzkoa) Mariarats auzoan elkarretaratzea egin zuten AHT Gelditu Elkarlanak deituta, eta, bertan, auzipetuak egur zati bat bota zien protesta desegin nahi zuten ertzainei. Epaiak atentatua eta kalte delitu batengatik zigortu du.

Epaiketan auzipetua bat etorri zen fiskalaren eskaerarekin, eta Eusko Jaurlaritzari 116 euro ere ordaindu zizkion ahozko ikustaldiaren aurretik ibilgailuari eragindako kalteengatik.

Bestalde, gaur jarraituko du AHTaren kontrako pintadak egiteagatik lau pertsonaren kontra Iruñean joan den astean abiatutako epaiketak. Martxoaren 31n hasi zen epaiketa, baina akusazioaren lekuko bat Afganistanen dagoen guardia zibila izanik, epaileak erabaki zuen hari bideokonferentziaren bidez hartu behar ziola testigantza. Hori dela eta, epaiketaren bigarren partea gaur egingo da Nafarroako Justizia Auzitegian, 11:30eatik aurrera. Ordu berean, «epaiketa fartsa» salatzekoelkarretaratzea egingo dute auzitegiaren aurrean.

Azken egunetan, berriz, AHTaren obretan zundaketak egiteko Hernialde eta Zizurkil (Gipuzkoa) arteko akta sinatzeak egin nahi izan dituzte. AHT Gelditu Elkarlanak jakinarazi duenez, asteazkenean Hernialden egin zituzten, baina Anoetan, aldiz, ez. Udaletxea itxita aurkitu zuten Espainiako Sustapen Ministerioko ordezkariek eta alde egin zuten. Dena dela, egunean bertan zundaketa bat egiten hasi ziren herriko lurretan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.