auzitegiak

Urtebeteko zigorra jarri diote gazte bati, bi bideo sarean jartzeagatik

"Terrorismoa goratzeagatik" zigortu du Ander Albisu donostiarra Espainiako Auzitegi Nazionalak. Sei urteko erabateko inhabilitazioa ere ezarri diote.

Hodei Iruretagoiena
2014ko maiatzaren 21a
21:21
Entzun

2006tik 2010era Youtuben bideo batzuk jartzeagatik zigortu dute Albisu. Edukietan "ETA talde terrorista" goratzen duela argudiatu du epaileak. Albisuk epaia atera baino lehen jakinarazi zuenez, "sarean euskal gatazkari edo munduko edozein gatazkari buruz aurki daitezkeenak" bezalakoak dira bideoak.

Albisuk iazko uztailean deklaratu behar izan zuen Eloy Velasco epailearen aurrean, eta apirilean izan zuen epaiketa. Hong Kongen bizi da egun: "Milaka kilometro egin behar izan ditut sasi-epaiketa horretan parte hartu ahal izateko".  Fiskalak urte eta erdiko kartzela eta hamar urterako gaitasun gabetzea eskatu zuen.

"Zirku bat"

Gutunean salatu zuen "zirku bat" izan zela epaiketa, eta beldurra eragiteko eta Interneten adierazpen askatasuna mugatzeko saio bat izan dela guztia, sare sozialetako jardunagatik azkenaldian egin diren operazioak bezala. "Ez dago eskubiderik horrelako jazarpen ideologikoa jasateko". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.