Urtebeteko zigorra, presoen itsasgarriak jarri ez arren
BILBO. Espainiako Auzitegi Nazionalak urtebeteko zigorra ezarri dio Julen Orbea gazte bilbotarrari, 2011ko Aste Nagusian presoen itsasgarriak eramateagatik. Epaiak onartu du gazteak ez zuela parte hartu itsasgarriak jarri zituen taldean, baina «itsasgarriok jarri izanarekin eta ekintzaren helburuarekin» bat zetorrela argudiatuta, terrorismoa goratzeaz errudun jo dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu