LANGABEZIA
Urteko bigarren hiruhilekoan langabezi tasak behera egin du Hego Euskal Herrian
Aurtengo bigarren hiruhilekoko datuen arabera -Apirila eta Ekaina artekoak- langabeziak behera egin du Hego Euskal Herrian. Biztanlego Aktiboaren inkestak dioenez, aurreko hiruhilekoarekin alderatuz jeitsiera nabarmena izan da.
INE Espainiako Estatistika Erakundeak gaur argitaratutako Biztanlego Aktiboaren datuei erreparatuz, Hego Euskal Herrian langabezi tasari dagokionez honako datuak dira azpimagarri: Bizkaian langabezi tasa % 8,24koa da (45,900 langabetu), Gipuzkoan %5,34koa (18.300 langabetu), Araban %6,90koa (10,900 langabetu) eta Nafarroan pasadan urtean langabeziak gora egin arren, aurten %5,55an gelditu da langabezi tasa (16,500 langabetu). Batazbeste guztira Hego Euskal Herrian dagoen langabezi tasa %6,76koa da, hain zuzen 91,600 langabetu daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu